Alkatearen agurra

Mundurako leiho handia da sarean ataria izatea. Laguardiari dagokionez, gure ondarea, gure herria, iruditan erakutsi dezakegu. Hona ezin dugu, hala ere, gure bizilagunek bisitariei eskaintzen dioten berotasuna ekarri. Laguardia harresiz inguratutako herria da, baina ez dago itxita. Ateak ditugu gure harresietan. Eta ate horiek irekita ditugu beti guztiontzat. Erabat irekitako atea da ongietorria emateko irudirik onena. Laguardia, finean, herri irekia da

Ongietorri elektroniko hau lehenengo urratsa da zu gu ezagutzera etor zaitezen. Zuzenean asko irabazten dugula ziurtatzen dizut. Hori gure gurasoengandik ikasi genuen, eta haiek gure aiton-amonengandik, hau da, altxor bat dugula, eta altxor hori zaindu eta hobetu behar dugula. Eta etortzen diren guztioi eskaintzen diogu. Baina altxorra ezin da soilik estatiko ikusi, gozatzeko altxor aktiboa da. Ziur naiz gu ezagutzera etortzen zarenean Laguardia maiteko duzula. Ez da beharrezkoa izango zu berriro gonbidatzea, etorriko zara eta ez zara bakarrik etorriko.

Duela urte batzuk Laguardiako bizilagunen izaera laburbiltzen duen mezua idatzi zen sarreran: “Bakea etortzen direnei. Osasuna bertan bizi direnei. Zoriontasuna alde egiten dutenei”. Dena esana dago, ongi etorriak

María Jesús Amelibia

Plaza Mayor, 1 - 01300 - LAGUARDIA (Álava) - Tel: 945 600 007 - Fax: 945 621 042
Web realizada por ayser.com, especialistas en diseño gráfico, proyectos web y posicionamiento en buscadores